Karmele Jaioren Aitaren etxearen kritika kolektiboa eta feminista: proposamen metodologiko berritzailea

 

Andrea Peralesek, Gema Lasarterekin lankidetzan, «Karmele Jaioren Aitaren etxearen kritika kolektiboa eta feminista: proposamen metodologiko berritzailea» izeneko artikulua argitaratu berri du Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren azkenengo alean (132 zbka.).

Literatur kritika feminista eta kolektiboa erabiltzea dugu xede Aitaren etxea eleberria aztertzeko, ahots polifonia eta begirada poliedrikoa direla bide. Ahots nahiz behatze anitz horretan, lehenik, Karmele Jaiori entzun diogu. Bigarrenik, liburuaren sorkuntzan dagoen ibilbide geografiko esanguratsua gauzatu dugu. Azkenik, liburuaren inguruan idazlerik gabeko tertulia dialogikoa egin dugu irakurleon artean. Hiru tresnak transkribatu eta analizatu dira NVIVO12 softwarea erabiliz. Horrela, ikerketa kualitatiboaz baliatu gara literatur testuetara hurbiltzeko eta ondorio nagusi bezala esan genezake ikerketa bera irakaskuntza esanguratsura eramateko proposamen interesgarria bilakatu dela.


Andrea Perales ha publicado, en coautoría con Gema Lasarte, el artículo titulado «Karmele Jaioren Aitaren etxearen kritika kolektiboa eta feminista: proposamen metodologiko berritzailea» en el último número de la revista Fontes Linguae Vasconum (nº 132).

Este artículo tiene como objetivo emplear la crítica literaria feminista y colectiva para analizar la novela Aitaren etxea haciendo uso de la polifonía y de una mirada poliédrica. En este múltiple cruce de miradas y voces primeramente hemos escuchado a Karmele Jaio. Después, hemos llevado a cabo el itinerario geográfico que acompaña a esta obra. Finalmente, hemos realizado una tertulia dialógica con un grupo de lectura. Hemos transcrito y analizado las tres herramientas usando el software NVIVO 12. Así, hemos utilizado la investigación cualitativa para acercarnos al texto literario y podemos concluir que la propia investigación constituye un proceso de aprendizaje significativo.