Irakasleentzat literatura irakurtzeko eta ikertzeko tresnen bila. Irakurketa feminista eta kolektiboa.

 

2022ko uztailaren 4-5an, Eibarko Markeskoa jauregian, «Irakasleentzat literatura irakurtzeko eta ikertzeko tresnen bila. Irakurketa feminista eta kolektiboa» izeneko udako ikastaroa emango da, Udako Euskal Unibersitatearen aurtengo programazioaren barruan. Ikastaro hau talde honetako ikerlaria den Andrea Perales Fernandez de Gamboak eta Gema Lasartek antoluta dago.

Eskola, gizartearen antzera, ataka larri askoren aurrean eta esku hutsik aurkitzen da. Horien artean leudeke ikastaro honetan garatuko diren bi gai: irakurketa eta generoa. Alde batetik, jendartean irakurketa ohiturak eta moduak aldatu dira, eskola oraindik eredu zaharkituekin pantaila aniztasunak sortu dituen irakurketa proposamen berrien aurrean galduta dabil. Ohikoa duen lez atzetik. Eztabaidatu nahi dugu zertan den irakurketa eskolan; zer egin daiteken, tresnak eta irizpide didaktikoak eman, kanona deseraiki. Bestalde, horren parean irakurle kluben arrakasta dugu eta hortik ikas daitekeena. Gehienetan irakurle klub feministak. Jendarte gaseosoan, duda barik, mundu irakurketa hautsiak sortu diren bezalaxe; arrakala horietatik beste irakurketak moduak askoz ere kritikoagoak sortzen ari dira, hots, irakurketa kolektiboa eta feminista. Irakurketa modu horiek hizpide izango ditugu.

Ikastaroaren programa eta ordutegia, eta baita matrikula egiteko sistema esteka honen bitartez lortu ahal dira.